Interesdun orok du eskubidea berari dagozkion datu pertsonal zehaztugabeak zuzentzeko tratamenduaren erantzulearengandik, bidegabeko atzerapenik gabe.
Era berean, tratamenduaren helburuak kontuan hartuta, interesdunak eskubidea du osatu gabeko bere datu pertsonalak osatzeko, baita aitorpen gehigarri baten bidez ere.
Eskabidean, zuzendu beharreko datuak adierazi behar ditu interesdunak edo, hala badagokio, osatu eta zehaztu zuzenketa horren baldintzak.
Beharrezkoa denean, interesdunak datuak ez direla zehatzak edo osatu gabeak direla justifikatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.