Interesdunak berari dagozkion eta tratamenduaren arduradun bati eman dizkion datu pertsonalak jasotzeko eskubidea da, formatu egituratu batean, erabilera erkidekoa, irakurketa mekaniko eta elkarreragilekoa, eta tratamenduaren beste arduradun bati transmititzeko eskubidea.
Eskubide hori erabiltzeko, bi baldintza bete behar dira: tratamendua interesdunaren baimenean oinarritzea eta tratamendu hori bitarteko automatizatuen bidez egitea.
Beraz, eskubide hori ez zaio interesdunari aitortzen tratamendua beharrezkoa denean legezko betebehar bat betetzeko, interes publikoko eginkizun bat betetzeko edo haren arduradunari esleitutako botere publikoak egikaritzeko.