Interesdunak eskubidea du tratamenduaren arduradunarengandik berari dagozkion datu pertsonalak ezabatzeko, bidegabeko atzerapenik gabe.
Eskubide hori inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean baliatu ahal izango da:
- Datu pertsonalak jada ez dira beharrezkoak jaso ziren helburuetarako.
- Interesdunak tratamendurako oinarri zen baimena kentzea eta hura beste oinarri juridikoren batean oinarritu ezin izatea (legezko betebeharra).
- Interesdunak tratamenduari aurka egiten dionean, horretarako eskubidea badu, eta tratamendurako bidezko beste arrazoirik ez badago.
- Datu pertsonalak legez kontra erabili badira.
- Datu pertsonalak ezabatu egin behar dira, tratamenduaren erantzuleari Batasuneko edo estatu kideetako zuzenbidetik eratorritako betebeharren bat betetzeko.
- Datu pertsonalak aipatutako informazioaren gizarteko zerbitzuen eskaintzari lotuta lortu izana, haurrei zuzenean egindako eskaintzaren kasuan.
Hala ere, aipatutako kasuetan aitortutako eskubideak amore ematen du, tratamendua beharrezkoa denean adierazpen- eta informazio-askatasunerako eskubidea egikaritzeko; legezko betebehar bat edo interes publikoaren izenean egindako misio bat betetzeko edo arduradunari emandako botere publikoak egikaritzeko; osasun publikoaren eremuko interes publikoko arrazoiengatik; interes publikoko xedeekin artxibatzeko, ikerketa zientifiko edo historikoa egiteko edo xede estatistikoetarako; edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo defendatzeko.