Edozein interesdunek eskubidea du tratamenduaren arduradunarengandik bere datu pertsonalak tratatzen ari diren baieztatzeko, datuok eskuratzeko eta, gainera, informazio hau lortzeko:
- Tratamenduaren helburuak.
- Tratamenduaren xede diren datu pertsonalen kategoriak.
- Datu pertsonalak jakinarazi zitzaizkien edo komunikatuko zaizkien hartzaileak edo hartzaile-kategoriak, bereziki hirugarren herrialdeetako edo nazioarteko erakundeetako hartzaileak.
- Datu pertsonalak kontserbatzeko aurreikusitako epea, edo, ezin bada adierazi, epe hori zehazteko erabilitako irizpideak.
- Interesdunak eskubidea duela arduradunari bere datu pertsonalak zuzendu edo ezereztu ditzala eskatzeko, edo datuen tratamendua mugatu dezala eskatzeko, edo tratamendu horren aurka egiteko.
- Kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea.
- Datu pertsonalak zuzenean interesdunarengandik jaso ez direnean, bere jatorriari buruz eskura dagoen edozein informazio.
- Erabaki automatizatuak izatea, profilak egitea barne, eta informazio esanguratsua ematea aplikatutako logikari buruz eta tratamendu horrek interesdunarentzat izango duen garrantziari eta aurreikusitako ondorioei buruz.
- Datu pertsonalak hirugarren herrialde batera edo nazioarteko erakunde batera transferitzen direnean, interesdunak eskubidea du transferentzien berme egokiei buruzko informazioa jasotzeko.
Datuetara irispidea izateko eskubidea egikaritzea onartutzat joko da tratamenduaren arduradunak interesdunari urruneko sarbide-sistema bat, zuzena eta segurua, ematen dionean datu iraunkorrei, datuetarako sarbidea bermatzen duena, eta irispidea izateko modua jakinarazten dionean.