2020-05-31
María Luisa Balaguer Callejón, Konstituzio Auzitegiko magistratua eta Malagako Unibertsitateko irakaslea, «Hirurteko Liberala berrehun urte geroago» Nazioarteko Biltzarreko txostengilea.
- Zer eragin izan zuen Hirurteko Liberalak konstituzionalismoaren historian eta zer geratzen da izpiritu hartatik?
- Abiapuntua izan zen, paradigma-aldaketa oso garrantzitsua, Cadizko Konstituziotik aurrera historia erabat aldatu baitzen. Bere garaian Frantziako Iraultzak aurreko botereei buruzko jarrerak apurtu zituen bezala, hemen ere, zentzu ez hain unibertsalean, mugatuagoa eta, gainera, Frantziako Iraultzak eta Ingalaterraren doktrinak, Lockek, eta baita Ipar Amerikakoak ere eraginda, gaur egun garrantzi handia duten egoera historiko batzuk azaleratzen dira. Kongresuaren inaugurazioan ministroak esan duen bezala, demokrazia, botere-banaketa, eskubideak... dira balio nagusiak.
- Hala ere, sufragio unibertsala bezalako eskubideak falta ziren. Beste garai batzuetako begiekin interpretatu behar da?
- Noski, konstituzionalismoaren jatorria da, hasierako txostenean nabarmendu den bezala, eta une jakin batean konstituzionalismoaren jatorriarentzat axola duena alderdi politikoak eta prentsa dira, elkarri eragiten diotenak. Alderdi politikoak ia momentu horretan sortzen diren alderdiak dira, batzuk moderatuagoak eta beste batzuk ez hainbeste, momentu oro benetako boterea mugatzea nahi zutenak. Botere-banaketaren kontzeptua inportatzea oso garrantzitsua da Espainiako konstituzionalismoan botereak mugatua izan behar duela azaleratzen denean, eta hori da, azkenean, monarkiari inposatzen zaiona, arrakasta historiko gutxirekin, baina ikuspuntu dogmatikotik, konstituzionalistoi bide ematen digu hor hasten den ildo garrantzitsu bat marrazteko.
- Hirurtekoa aurrerapen horiek zein hauskorrak diren adibide dela ere aipatu da inaugurazioan, edozein momentutan atzerapausoa egon daitekeela.
- Oso baliagarria izan da gizarte-estatuaren konstituzionalismoa, non dagoeneko burgesiaren eta langile-klasearen arteko itun bat dagoen, Estatuak birformulatua, edo non Estatua hirugarren bat den gatazkak bideratzen dituena eta posizio horietan jokatzen saiatzen dena, baina krisi bat dago orain gizarte-estatuan, ez baitago soilik ideologiaren mende, baita egoera ekonomikoaren eta parametro ekonomizistak nola aztertzen diren ere. Gaur egun, plataforma digitalen gizartean, legeak egiten dituzten estatu batzuk daude, baina legeria hori ez dagokie sartzen ari diren beste gizarte batzuei, sozietate anonimoei, garrantzi handiko eta Estatuaz gaindiko sozietate ekonomikoei; beraz, Estatua, une honetan, nolabaiteko garrantzirik gabe dago faktore ekonomikoei dagokienez. Oso krisi garrantzitsua da.