2017ko maiatzaren 9ko oharra
2017ko maiatzaren 9an, Hizkuntza Ofizialen Kontseiluaren laugarren bilera egin da EAOn, Lurralde Administrazioetarako Estatu Idazkari Roberto Bermúdez de Castro buru zela.
EAOko Hizkuntza Ofizialen Kontseilua bultzatzea
Bermudez de Castrok ministerioetako departamentuetako ordezkariei adierazi die Gobernuak organo horren funtzionamendua bultzatzeko borondatea duela, orain Hizkuntza Ofizialetarako Bulegoarekin batera Lurralde Administrazioetarako Estatu Idazkaritzara atxikita zegoena, 2010etik biltzen ez zena.
Gaurko bilerak markatzen du -esan du Estatu idazkariak- Hizkuntza Ofizialen Kontseilua bultzatzeko etapa berri baten hasiera, Estatuko Administrazio Orokorrarekiko harremanean herritarren hizkuntza eskubideak hobetzea eta bermatzea helburu.
Azken urteotan, gainera, hainbat lege onartu dira, hizkuntza ofizialen arloko arau-berrikuntzak dakartzatenak eta Kontseiluaren jardun eta jarraipen handiagoa eskatzen dutenak, hala nola gardentasunari, Estatuaren ekintzari eta kanpo-zerbitzuari buruzko legeak, nazioarteko tratatuak eta beste akordio batzuk, edo administrazio-prozedura erkideari buruzkoak.
Kontseiluaren konpromisoak
Kontseiluak, gaurko bileran, honako konpromiso hauek betetzeko lan-ildoak ezarri ditu:
- Estatuko Administrazio Orokorreko ministerio-sailen eta organismo publikoen web-orrietarako erabateko irisgarritasuna osatzea eta lortzea hizkuntza koofizialetan.
- Europako Kontseiluaren Eskualdeetako eta/edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna betetzeari buruzko 5. txostena, 2014-2016 aldiari dagokiona, egitea eta aurkeztea abuztuaren 1ean.
- EAOko Hizkuntza Ofizialen Bulegoari enkargua egitea, Estatuko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako edo lotutako erakundeetan hizkuntza koofizialen erabileraren betetze-mailari buruzko txostena egin dezan. Txosten hori Kontseiluaren hurrengo bileran aurkeztuko da.