«Solaria Zierbena Solar 20» eguzki-instalazio fotovoltaikoa (49,895 MW-eko potentzia instalatua) eta haren ebakuazio-azpiegitura (PFot-1167).
Jendaurreko erakustaldia, 49,895 MW-eko potentzia instalatua duen «Solaria Zierbena Solar 20» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektuari eta haren ebakuazio-azpiegiturari buruzko aurretiazko administrazio-baimenaren eskaerari eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenari buruzkoa, Burgosko probintziako Junta de Villalba de Losa y Berberana udalerrian, eta Arabako probintziako Gaubea udalerrian.
Ebakuazio-azpiegitura hori goi-tentsioko aireko eta lurpeko linea elektriko bat da, 30 kVkoa, «Solaria Zierbena Solar 20» eguzki-instalazio fotovoltaikotik SE Gaubea 30/220 kV azpiestaziora doana. Gainerako ebakuazio-azpiegitura, aipatutako SE Gaubea 30/220 kV azpiestaziotik SE Zierbena 400 kV azpiestaziora, «Red Eléctrica de España, S.A.U.» enpresarena, ez da sartzen iragarki honen xede den eskaeraren irismenean.
Solaria Eguzki Sorkuntza, S.L.k sustatua.