Administrazio Publikoen Estatu Idazkaritzaren 2014ko maiatzaren 7ko Ebazpenaren bidez, Estatuko Administrazio Orokorraren kidegoetako bitarteko funtzionarioen hautagaien zerrendak onartzeko eta kudeatzeko prozedura ezarri zen, eta Hautaketa Batzorde Iraunkorraren esku utzi zen horien hautaketa. Ebazpen horrekin bat etorriz, hautagaien zerrendak Gobernuaren ordezkaritzek eta ordezkariordetzek kudeatuko dituzte, eta haiek egingo dituzte publiko, dagokien probintzia-eremuan. Hori dela eta, iragarki-taula elektroniko honetan argitaratuko da.
Hautagaien zerrendak aldatu egin daitezke indarrean dauden bitartean, probintziaz aldatzeko, uko egiteko edo izendatzeko eskaerak direla-eta. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, Gobernuak Huelvan duen Ordezkariordetzako Pertsonal Saileko posta elektronikora jo dezakete hautagaiek. departamento_personal.huelva@correo.gob.esizen-abizenak, NAN, telefonoa eta lortu nahi den kidegoaren zenbakia.